Ahaztuko ez den esker oneko keinua
Erakunde batek zerbait adierazten du edozer egiten duenean, baita opari bat egiten duenean ere.
Gure saski gastronomikoak xehetasunez diseinatuta daude bisitariak, bezeroak, enplegatuak, kolaboratzaileak... harritzeko, hunkitzeko eta gozarazteko.
Gure produktuen kalitatea eta aurkezpen zaindua begien bistakoa da, eta betierekoa da jasotzen dutenengan uzten duten arrastoa.
Ohora ezazu zure marka arrastoa uzten duten aparteko detaileekin. Konta iezaguzu zure ideia eta martxan jarriko gara.
Oparia ondo diseinatzea da asmatzeko gakoa, zer helarazi nahi den eta nork jasoko duen kontuan hartuta.
Norentzat da oparia? Zer helarazi nahi da? Ba al dago kontuan hartu beharko genukeen mugarik? Zein aurrekontu daukagu? Aldagai horien arabera diseinatuko dugu opari perfektua.
Gure katalogoak –etengabe berritzen da– mokofinenak asetzeko zapore eta aromen mundu bat biltzen du. Harritzeko eta gozarazteko produktuak konbinatuko ditugu, gustu desberdinak eta osasun edo kulturagatik egon daitezkeen murrizketak kontuan hartuta.
Packaginga etengabe berritzen dugu eta ezin konta ahala aukera eskaintzen ditugu. Jasangarritasun-irizpideak aplikatuko ditugu, eta, ahal den neurrian, plastikoa erabiltzea saihesten dugu. Nahi izanez gero, enpresaren irudi korporatiboa jasoko dugu bilgarrian eta mezua duten txartelak sartzen ditugu.
Paketeak enpresan, ekitaldia egingo den lekuan... entregatuko ditugu. Bezeroak nahi duen lekuan. Bidaiatu behar duten pertsonei entregatu behar bazaie, kontuan hartuko dugu produktuak eta bilgarriak aukeratzeko orduan.
Produktuak hautatzeko orduan, izan daitezkeen baldintza guztiak hartuko ditugu kontuan, baita, ahal den neurrian, gustu edo lehentasun desberdinak ere.
Garraio-murrizketak bisitarien kasuan (likidoak eta hegazkina...)
Alergiak, glutena, intolerantziak...
Kultura-murrizketak (txerrikia, alkohola...)
Beganoak eta begetarianoak.
Opari tematikoak (produktu motaren arabera, edaririk gabe...)
Azukrerik gabeko saskiak.