Alt logo
MENU
es eu

Partikularrentzako opari gastronomikoak

Opari Gastronomikoak Euskotzarak

Pertsona berezi hori aho zabalik utz ezazu aparteko detaile batekin

 

Une berezi baterako bestelako zerbait bilatzen ari bazara, oparirik aproposena daukagu.

 

Detaile txikiak zein saski osoak sortuko ditugu kalitate handiko produktu gastronomikoekin, euskal jatorria lehenetsiz.

 

Oparitzeko bilduko dugu, jasotzen duen pertsona aho zabalik utziko duen bilgarri eder batekin.

 

Urtebetetzeak, urteurrenak, jaiotzak, ezkontzak, bataioak, jaunartzeak... Edo, besterik gabe, beste pertsona bati zure maitasuna edo esker ona adierazi nahi diozunean.

 

Aho zabalik utz itzazu lagunartean gozatzen den opari ahaztezin batekin.

Ahaztuko ez den oparia

Gure opari gastronomiko bakoitza desberdina da. Zure gustuak eta ospatu nahi duzun unea kontuan hartuko ditugu.

Konta iezaguzu: Nori egin nahi diozu oparia?

Pertsonaren gustuei eta opariaren zergatiari buruz galdetuko dizugu. Zure aurrekontuaren arabera, hainbat aukera proposatuko dizkizugu.

Produktu sorta

Gure katalogoko produktuak etengabe berritzen ditugu, kalitatea ez ezik, produktu berritzaileenak ere eskaintzeko.

 

Oparitzeko bildua, maitasun handiz

Edukia bezain garrantzitsua da opariaren bilgarria. Etengabe berritzen dugu, saski harrigarri eta ahaztezinak sortzeko.

Etxean bertan entregatuko dugu

Behar izanez gero, oparia etxera bidaliko dugu. Guztiaz arduratuko gara.

Jarri harremanetan gurekin

teléfono946 817 205whatsapp946 817 205Idatz iezaguzu