Begietarako xarmagarria, ahorako aparta
Gastronomia oparitzeak berezi sentiarazten du, eta bi aldiz gozatzen da: jasotzen den unean eta, ondoren, lagunartean dastatzean.
Opari paregabeak eta gogoangarriak diseinatzen ditugu; kalitate handiko produktuak, bana-banako bilgarri originaletan bilduta.
Eremu profesionalean bezeroei, enplegatuei eta bisitariei egiteko opari ezin hobea, esker ona adierazteko edo egun berezi bat ospatzeko.
Gure apustua: euskal produktua, gure katalogoko protagonista. Kalitate goreneko hornitzaileekin baino ez dugu lan egiten, eta zapore berriak sartzen ditugu etengabe, jendea harritzen jarraitzeko.
Edozein kasutarako oparirik onena
Aparteko produktuak jasotzea eta gozatzea ez da ahazten. Opari gastronomikoak diseinatzen ditugu erakundeentzat eta partikularrentzat.
Detaile txiki batetik saski handi batera, gure opari gastronomikoak bezero bakoitzaren beharretara eta aurrekontura egokitzen dira.
Galde iezaguzu. Hasiera-hasieratik aholkatuko dizugu, zure oparia ahaztezina izan dadin.