Euskotzaraken apustua: kalitatezko euskal produktua, ezin dotoreago aurkeztua eta bezeroaren arretarekin, xehetasun guztiak zainduta.
Euskotzarakek duela 30 urte hasi zuen bere ibilbidea Gernikan. Ilusioz beteriko proiektua da, eta daukagun altxor gastronomiko garrantzitsua indartzeko asmoz sortu zen.
Trebatu eta antzeko esperientziak ezagutzeko bidaia batzuk egin ondoren, kalitate goreneko euskal produktuen saskiak merkaturatzen hasi ginen, aurkezpena ahalik eta gehien zainduz.
Bide luzea egin dugu, eta, horri esker, euskal landa-mundua eta hornitzaileak sakon ezagutu ditugu, eta produktuen garrantzia nabarmentzen dugu gure saski bikainetako bakoitzean.
Packaginga dugu bereizgarri: oso zaindua eta beti harrigarria. Etengabe joaten gara sektoreko azoketara, bana-banako bilgarri berritzaileenak gure bezeroen eskura jartzeko.
Denborarekin, euskal produktu berri nabarmenenak jaso ditugu Euskotzaraken katalogoan, baita beste jatorri batzuetako lehengaiak ere, betiere kalitate-estandar handienekin.